| Eneko's profileAmaikak-Bat Txirrindular...PhotosBlogLists | Help |
|
March 21 Bilbao- Bilbao 2007Martxoak 18. Goizeko 8ak hamar gutxi. Bilboko Deustuko zubi ondoan. Giro frexkua, baina itxura earrakin. Ekipua: Zigor, Joxean, Gurutze, Niko, Mandi, Pedro, Emilio, Juan Carlos eta ni, hau da, kriston taldea! Zortzirak eta bostean abiatu gara, beste jende mordo artean, eta poliki poliki gure bidea eginez goaz.
Goizeko freskuran, Getxotik pasa eta Plentzia aldera abiatzen gera, denok gustora eta ilusioz beteta. Era guztietako jendea ikusten dugu: batzuk kriston txirrinduekin, beste batzuk lagunari kendutako mendiko txirrinduaz, tandem bat tartean, beste bat parrillan perretxikutako otarra zeramala... hau da, de todo, como en botica.
Plentziatik aurrera poliki poliki laino artean sartzen gera, eta Butroi ondotik pasatzeran, ez gaztelu, ez ezer, hotza bakarrik. Gero Unbera igotzen hasten gera, eta hori bai igoera polita: xuabe xuabea, asko disfrutatzeko modukoa, eta hala egin genuen. Eta ondoren aldapa behera, Zamudioko abituallamientoraino.
Bapo jan, argazki batzuk atera, eta martxan berriz ere, danok talde berean. Kilometroak pasatuz doaz, eta eguzkia ateratzen ari da berriro. Azkenean, Morga igotzen degu, eta danok berriz biltzerakoan, benga, aldapa behera Larrabetzuraino. Erletxes-eko bidegurutzera heltzeaz bat, "La Bilbaina"ko lokomotora batek pasatzen digu, eta han goaz denok, ipurdia hestutu eta beraien atzetik, a toda pastilla. Eta Galdakaon, karrera irikitzen duen kotxea harrapatzen degu, beraz ordutik Bilboraino, lasai lasai, jende askoren (gehiegi agian) artean.
Denera: 115km, 27ko media, eta denok oso oso gustora. Eta eguna bukatzeko, Calbeton-en kriston bazkaria. Horrela merezi du txirrinduan ibiltzea. February 02 Marmotte 2007Bueno, martxan gaude!!
Aurten Uztailak 7an (bai, San Fermin egunean) baliente (edo txoriburu) batzuk Alpe aldera goaz Marmotte-n parte hartzera, toki berriak ezautzeko asmoakin. Inskripzioak martxan daude, eta tokia topatzea falta zaigu oraindik, baina dana lortuko da.
Momentuz konfirmatuak Bourg d'Oissans aldera juteko: Niko, Mandi, Joxean, Eneko eta Juan Carlos. Inor gehiago animatzen bada, badaki zer egin.
Inork kuriositataterik badauka: www.sportcommunication.com
Ah, beste proba interesante batzuk:
Ekainak 16 an Irati Extreme, 130 km, baina oso gogor gogorrak. Larrau eta Bakargi tartean. Informazio gehiago daukadanean abixatuko det.
Ekainak 30ean, Frantzian, Arigeoise, Tarascon inguruan. http://www.cyclosport-ariegeoise.com/main.php?lang=es
Bizikleta berria!! Urtarrilak 14Ba aurten erregeek Alex-i txirrindu berria utzi diote, polit politta. Ba zan ordua, Alex! Zure Eddy Merckx horiak eman ditu eman beharrekoak, eta zeure buruari erregalutxo bat egiteko ordua ba zen.
Hortarako, Debatik Lekeitioko Faroraino egin genuen urteeratxo bat, kuadro berriaren sentsazio onak konfirmatuz, eta gero Zalburdin pintxotxo batekin bukatuz. Testigoak: Joxe Angel, Gil, Zabala eta Eneko.
Ia hurrengoa nor dan. December 28 Deban irteera larunbata 30, 85 kmKaixo danoi. Lagun batzuk azalduko dira Deban ondoko irteera egiteko. Deba-Ondarru-Lekeitio-Milloi-Markina-San Miguel-Elgoibar-Sasiola-Lastur-Itziar-Deba. Irteera 9:30 tan hondartzako parkinean. Apuntatu nahi duenak, etorri dadila. November 28 La Marmotte 2007 eta Quebrantahuesos 2007Adi danok!!
La Marmotte 2007 Uztailak 7an ospatuko da, eta inskripzioak Abenduan irikitzen dia.
Inskribitzeko horria: http://www.sportcommunication.com/
Komentatuko dizuet danoi.
Bestalde, Quebrantahuesos Ekainaren 23an ospatuko da. Web horria http://www.quebrantahuesos.com
October 25 Temporada bukaerako bazkariaAdi danok!!
Azaroak 11 larunbata, Gure Etxetxon bazkaria dakagu. Juteko asmoa dezutenok izena eman Turbinan eta 10€ko seinalea utzi. Kozinerua Kaminero izango da, eta badakizue, ondo jan, muturra berotu, eta hurrengo urterako planak egiteko garaia.
Ni behintzat banua. September 25 Larra-Larrau 2006Irailak 9an Zigor eta Eneko Isaba aldean egon ginan, pixkatxo bat sufritzen. Zabala ere bertan izan zan. Kriston eguraldi ona izan gendun, eta asko disfrutatu genduan, nahiz eta Enekok Larraun "zertxobait" sufritu. Berdin du, eguraldiak, paisajeak eta eramandako lagunak merezi zuan sufrimendu hori, jejeje.
Hurrengo urtean ia jende gehiago animatzen geran. EmbrunmanAbuztuan 15ean bi debatar Suitzara jun zian, Embrun-era, bertako triatloian parte hartzera. Eta biak bukatu zuten, oso ondo gainera. Ibon Arrizabalaga eta Igon Manzisidor izan zian. Ibonen kasuak meritu gehiago dauka, bere aurreneko triatloia bait zan. Hoiek ditut potruak hoiek.
Inork ikusi nahi badu...
July 14 Taldeko irteerakMomentuz argazki batzuk sartu ditut, baina hemen edozertarako tokia dago: abenturak kontatu, irteerak prestatu, eta nahi dezuena agertzeko.
Ah, gogoratu, nahi duenak, igande hontan Getariako zikloturista dela. Joxe Anjel, Zabala, Tomas eta kompañia badoaz harantza, baita Juan Carlos ere. Hauek Debatik aterako dira. Beste batzuk akaso kotxez jungo dira.
Eta beste batzuk, ni bezela, piper egingo degu.
Eta Igandekoa egin ondoren, goguakin inor geratzen bada, hurrengo astean La Miguel Indurain dauka Beran, Nafarroan. Hor daukazue helbidea zerbait kurioseatu nahi badezue.
Webgunearen zabaltzeaBueno, ba webgune hau zabalduko degu, ia kapaz geran Deba aldean txirrinduan ateratzen geranon web horritxo bat edukitzen, gure kontu, ipuin eta argazkiak toki batean gordeta eukitzeko.
Denok gonbidatuta zaudete hemen gogua ematen dizuena idaztera. Ia nola ateratzen zaigun. |
|
|