Eneko's profileAmaikak-Bat Txirrindular...PhotosBlogLists Tools Help

Blog


    June 11

    Amaikak-Bat eko irteera

    Adi danoi. Uztailak 22an egingo degu taldeko irteera. Argeles-en ipiniko degu "base de operaciones", eta bertatik ondoko ibilbide hau egingo degu:
     
    Argeles Gazost- Lurdes- Laruns- Col d'Aubisque - Col du Soulour - Argeles... eta nahi duenak, postre bezela Hautacam-erako igoera.
     
    Laister ipiniko ditut igoeren perfilak eta ibilbidearen mapa.
     
    Adi jarraitu.

    Orain arte egindakoak

    Bueno, denbora askoan ezer idatzi gabe egon naiz, eta eguneratze azkar bat egingo det. Gure aurtengo helburu bezela Marmotte 2007 jarria dugu, baina bidean froga bat edo beste eginak ditugu. Ez gera danok egon, baina talde politt bat batzen ari gara.
     
    Orain arte egindako martxak hauek izan dira:
    - Apirilak 15: Debako martxa
    - Egiako itzulia
    - Zarautz Gernika Zarautz
    - Gipuzkoako itzulia
    - Jokin Ormaetxea
    - Lagos de Covadonga
    - Vuelta a Valdeorras (Eneko)
     
    Danak nahiko gustora bukatu ditugu, eta animatuta gaude Uztailak 7an (bai, San Fermin egunean) Alpeetan egin behar dugun Marmotte-a bukatzeko, eta disfrutatu ahal izateko, ahal den neurrian behintzat.
     
    Honen aurretik, datorren hilan 23an, Quebrantahuesos delakoa daukagu, eta batzuok behintzat bertan izango gera.