| Perfil de EnekoAmaikak-Bat Txirrindular...FotosBlogListas | Ayuda |
|
21 marzo Bilbao- Bilbao 2007Martxoak 18. Goizeko 8ak hamar gutxi. Bilboko Deustuko zubi ondoan. Giro frexkua, baina itxura earrakin. Ekipua: Zigor, Joxean, Gurutze, Niko, Mandi, Pedro, Emilio, Juan Carlos eta ni, hau da, kriston taldea! Zortzirak eta bostean abiatu gara, beste jende mordo artean, eta poliki poliki gure bidea eginez goaz.
Goizeko freskuran, Getxotik pasa eta Plentzia aldera abiatzen gera, denok gustora eta ilusioz beteta. Era guztietako jendea ikusten dugu: batzuk kriston txirrinduekin, beste batzuk lagunari kendutako mendiko txirrinduaz, tandem bat tartean, beste bat parrillan perretxikutako otarra zeramala... hau da, de todo, como en botica.
Plentziatik aurrera poliki poliki laino artean sartzen gera, eta Butroi ondotik pasatzeran, ez gaztelu, ez ezer, hotza bakarrik. Gero Unbera igotzen hasten gera, eta hori bai igoera polita: xuabe xuabea, asko disfrutatzeko modukoa, eta hala egin genuen. Eta ondoren aldapa behera, Zamudioko abituallamientoraino.
Bapo jan, argazki batzuk atera, eta martxan berriz ere, danok talde berean. Kilometroak pasatuz doaz, eta eguzkia ateratzen ari da berriro. Azkenean, Morga igotzen degu, eta danok berriz biltzerakoan, benga, aldapa behera Larrabetzuraino. Erletxes-eko bidegurutzera heltzeaz bat, "La Bilbaina"ko lokomotora batek pasatzen digu, eta han goaz denok, ipurdia hestutu eta beraien atzetik, a toda pastilla. Eta Galdakaon, karrera irikitzen duen kotxea harrapatzen degu, beraz ordutik Bilboraino, lasai lasai, jende askoren (gehiegi agian) artean.
Denera: 115km, 27ko media, eta denok oso oso gustora. Eta eguna bukatzeko, Calbeton-en kriston bazkaria. Horrela merezi du txirrinduan ibiltzea. |
|
|