Eneko's profileAmaikak-Bat Txirrindular...PhotosBlogLists Tools Help

Blog


    February 02

    Marmotte 2007

    Bueno, martxan gaude!!
     
    Aurten Uztailak 7an (bai, San Fermin egunean) baliente (edo txoriburu) batzuk Alpe aldera goaz Marmotte-n parte hartzera, toki berriak ezautzeko asmoakin. Inskripzioak martxan daude, eta tokia topatzea falta zaigu oraindik, baina dana lortuko da.
     
    Momentuz konfirmatuak Bourg d'Oissans aldera juteko: Niko, Mandi, Joxean, Eneko eta Juan Carlos. Inor gehiago animatzen bada, badaki zer egin.
     
    Inork kuriositataterik badauka: www.sportcommunication.com
     
    Ah, beste proba interesante batzuk:
     
    Ekainak 16 an Irati Extreme, 130 km, baina oso gogor gogorrak. Larrau eta Bakargi tartean. Informazio gehiago daukadanean abixatuko det.
     
     
    Ekainak 30ean, Frantzian, Arigeoise, Tarascon inguruan. http://www.cyclosport-ariegeoise.com/main.php?lang=es
     

    Bizikleta berria!! Urtarrilak 14

    Ba aurten erregeek Alex-i txirrindu berria utzi diote, polit politta. Ba zan ordua, Alex! Zure Eddy Merckx horiak eman ditu eman beharrekoak, eta zeure buruari erregalutxo bat egiteko ordua ba zen.
     
    Hortarako, Debatik Lekeitioko Faroraino egin genuen urteeratxo bat, kuadro berriaren sentsazio onak konfirmatuz, eta gero Zalburdin pintxotxo batekin bukatuz. Testigoak: Joxe Angel, Gil, Zabala eta Eneko.
     
    Ia hurrengoa nor dan.