| Eneko's profileAmaikak-Bat Txirrindular...PhotosBlogLists | Help |
|
December 10 Bazkariko emaitzakBerandu xamar, baina tira, hobe berandu inoiz ez baino. Danok dakizuen bezela, Abenduak 1ean bazkaria izan genuen, urtea ondo bukatzeko eta hurrengo urterako planak egiteko. Labur labur idea batzuk ipiniko ditut, eta aurrerago jungo dira fetxak ipintzen. 2008 urterako martxak: - Bilbao-Bilbao (Apirilak 6): jun egin beharko gera, ezta? - Debako Bira - Lagos de Covadonga: (Maiatzak 17). Badirudi jendea oso gustora geratu zela, beraz aurten errepikatu egingo degu. - Iñigo Cuesta: ez dakit oraindik noiz izango den, baina saiatuko gera bertara juten - Luchon-Baiona: (Ekainak 7-8)hau da urteko irteera, ekaineko lehenengo asteburuan. Zein apuntatzen da? - Quebrantahuesos: (Ekainak 21). Momentuz jende mordoxka prest dago juteko. - Amaikak-Bateko irteera: Argeles-era jungo gera, eta igandean Tourmalet ospetsua igoko degu La Mongie-tik. Larunbatean... ba agian Luz Ardiden eta Hautacam. Eta uda ondoren Larra-Larrau hor dago zain. Beraz, badakizue zer dagoen martxei dagokionean. Bestalde, ia kapaz naizen Leon aldean rekorrido pare bat antolatzeko eta handik zehar eskapadaren bat egiten degun. Jungo naiz denboraz abixatzen. Bestalde, Zigor-ek komentatu zuan Amaikak-Bat bezela jun gaitezkela astebururen batera Otxagabi aldera Larra-Larrau egitera baina gure aidera, martxan parte hartu gabe. Ez litzake batere gaizki egongo. Eta azkenik, erropa berria: bazan ordua, eta aurten erropa berria aterako degu. Turbinan utziko det aukeratutako maillotak eta prezioak, eta bertan erropa egongo da probatzeko eta tallak aukeratzeko. Neuk abixatuko dizuet noiz pasa zaitezketen probatzera. Ah, eta inork ideiarik badauka jendea pixkat motibatzeko, ba zeuek esan. Nik zera pentsatu det, agian irteeretako egutegi bat egin dezakegula, jendea pixkat animatzen juteko, eta agian sailkapen bat ere bai, urte bukaeran sariren batekin... baina bueno, hitzegingo degu hortaz Aio eta laister arte. |
|
|